MIKEL OTXOTEKO, artista eta ikertzailea
Nazioarteko aipamena jaso zuen Audiovisual Arts and Neo-materialism doktoretesiarekin, Manuel DeLanda zinemagileak New Yorkeko Pratt Institute of Art & Designen ikertzaile bisitari gisa egindako gonbidapenarekin.
Dance & Drill edo Algunos cabos sueltos bezalako ikerketa proiektu artistikoak garatu ditu, proiekzioetan eta erakusketetan gauzatuz Toulouseko Musée d’Art Contemporain Les Abattoirs, Valentziako Centre del Carme Cultura Contemporánea edo Londresko The Rag Factory bezalako lekuetan. Bere azken film dokumentala, Invierno (2019), Bilboko Zinebi, Cinespaña eta Toulouse-ko zinemaldietan ikusi ahal izan da.
Hemen herensugeak daude proiekturako ekoizpen artistikoko egonaldiak egin ditu Saint-Pierre et Miquelon eta Puerto Rico uharteetan, Itsasertzeko Ikasketen Diziplinarteko Zentroak eta Sea Grant Programak (biak Puerto Ricoko Unibertsitatekoak), eta Eusko Jaurlaritzak lagunduta.
Webgune honek Eusko Jaurlatitzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren laguntza jaso du.
Baso borealeko bideak eta inguruak zeharkatuz, Jean-Paul Apesteguyk, bizi osoan Saint-Pierre eta Mikeluneko basozaina izan denak, lurralde subpolar horietan bizi ziren aborigenek eta euskaldunek lehen aldiz topo egin zuten une historikoaz hitz egingo digu; itsasoari eta lurrari abestuko dio; melodia errepikatuak txistukatuko ditu txistulari baten antzera; eta, haien ondotik pasatzean, landare barietateak aipatuko ditu bere arbasoen hizkuntzan, euskaraz.
Figurantea:
JEAN-PAUL APESTEGUY
1. kameraria:
IONE ATENEA LAMEIRO
2. kameraria:
MIKEL OTXOTEKO
Zuzendaritza:
MIKEL OTXOTEKO
Finantzaketa:
Eusko Jaurlaritza eta Donostiako San Telmo Museoa