MIKEL OTXOTEKO, artista eta ikertzailea
Nazioarteko aipamena jaso zuen Audiovisual Arts and Neo-materialism doktoretesiarekin, Manuel DeLanda zinemagileak New Yorkeko Pratt Institute of Art & Designen ikertzaile bisitari gisa egindako gonbidapenarekin.
Dance & Drill edo Algunos cabos sueltos bezalako ikerketa proiektu artistikoak garatu ditu, proiekzioetan eta erakusketetan gauzatuz Toulouseko Musée d’Art Contemporain Les Abattoirs, Valentziako Centre del Carme Cultura Contemporánea edo Londresko The Rag Factory bezalako lekuetan. Bere azken film dokumentala, Invierno (2019), Bilboko Zinebi, Cinespaña eta Toulouse-ko zinemaldietan ikusi ahal izan da.
Hemen herensugeak daude proiekturako ekoizpen artistikoko egonaldiak egin ditu Saint-Pierre et Miquelon eta Puerto Rico uharteetan, Itsasertzeko Ikasketen Diziplinarteko Zentroak eta Sea Grant Programak (biak Puerto Ricoko Unibertsitatekoak), eta Eusko Jaurlaritzak lagunduta.
Webgune honek Eusko Jaurlatitzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren laguntza jaso du.
Espainiarrak Puerto Ricoko uhartera iritsi zirenean, paisaia fisikoa eta kulturala goitik behera aldatu zen; baita gastronomia ere: behar berrietara egokitu behar izan zuten, zehazki, eguzkiz eguzki kanabera-azukrea ekoizten zuten Afrikatik ekarritako esklaboen premietara. Ternuako bakailao gazia elikagai nagusietako bat zen, tuberkulu, arroz eta babarrunekin batera. Karibeko errezetetan aditua den Mónica Ocasiorekin solasean, lan honek Interneteko bideo gastronomikoetan zeharreko ibilbidea proposatzen du, sukaldaritzako, politikako eta historiako interesekin uztartuta.
1. kameraria:
MÓNICA OCASIO
2. kameraria:
EFRA FIGUEROA
3. kameraria:
MIKEL OTXOTEKO
Ideia eta zuzendaritza:
MIKEL OTXOTEKO
V 19 postuko Arsenio Pérezen parte-hartzeaz
The University of Texas at Austin-ekin lankidetzan
Manuel Valdés Pizziniren aholkularitzaz
Sukaldaritzako bideoak: Pedacito de tierra (1953), Bergamín Doniger, División de Educación para la Comunidad y Colección ICP del Archivo de Imágenes en Movimiento del Archivo General de Puerto Rico; La Cocina de Giovanna: Patitas de cerdo y bacalao (1990), Borinken kanala; Receta de funche desde la zona montañosa de Yauco (2021), Viña La Gran Pastelera kanala; Arepas con bacalao (2023) Boriliciuss.