MIKEL OTXOTEKO, artista eta ikertzailea
Nazioarteko aipamena jaso zuen Audiovisual Arts and Neo-materialism doktoretesiarekin, Manuel DeLanda zinemagileak New Yorkeko Pratt Institute of Art & Designen ikertzaile bisitari gisa egindako gonbidapenarekin.
Dance & Drill edo Algunos cabos sueltos bezalako ikerketa proiektu artistikoak garatu ditu, proiekzioetan eta erakusketetan gauzatuz Toulouseko Musée d’Art Contemporain Les Abattoirs, Valentziako Centre del Carme Cultura Contemporánea edo Londresko The Rag Factory bezalako lekuetan. Bere azken film dokumentala, Invierno (2019), Bilboko Zinebi, Cinespaña eta Toulouse-ko zinemaldietan ikusi ahal izan da.
Hemen herensugeak daude proiekturako ekoizpen artistikoko egonaldiak egin ditu Saint-Pierre et Miquelon eta Puerto Rico uharteetan, Itsasertzeko Ikasketen Diziplinarteko Zentroak eta Sea Grant Programak (biak Puerto Ricoko Unibertsitatekoak), eta Eusko Jaurlaritzak lagunduta.
Webgune honek Eusko Jaurlatitzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren laguntza jaso du.
Herlé Goragher biologoa itsas luzoker populazioak adimen artifiziala baliatuz monitorizatzeko proiektu bat zuzentzen ari da. Ternuako eta Saint-Pierreko bankuetako kolapsoaren ondoren, bakailao-ontzien gehiegizko arrantzaren ondorioz, badirudi itsas luzokerraren industriak etorkizun oparoa izan dezakeela, eta Saint-Pierreko belaunaldi berriak itsasora begira berriz jartzeko gaitasuna. Industria iraunkorra izan dadin eta ekosistemak suntsitu ez ditzan, kontrol eta araudi zorrotzak behar ditu.
Biologo figurantea:
HERLÉ GORAGHER
1. kameraria:
IONE ATENEA LAMEIRO
2. kameraria:
MIKEL OTXOTEKO
Animazioak eta kreditu-tituluak:
MIKEL OTXOTEKO
Ideia, zuzendaritza eta soinua:
MIKEL OTXOTEKO
Saint-Pierre uharteko aholkulariak:
MAURICETTE MAHÉ eta JEAN-LOUIS LEGASSE
Adimen artifizialeko sistemaren garatzaileak:
JULIEN SIMON, Laboratoire Technologie Biologie Halieutique, Lorient (Brest)
Saint-Pierre eta Mikeluneko eta Ternuko diapositiba-bilduma:
XABIER SÁNCHEZ ERAUSKINek lagatakoa
Saint-Pierreko bankuaren itsas hondoko urpeko irudiak:
Ifremer-ek lagatakoa
Laguntzaileak:
L’Institute Français de Recherche pour l’Explotation de la Mer eta Direction des Territoires de l’Alimentation et de la Mer (DTAM).
Finantzaketa:
Eusko Jaurlaritza eta Donostiako San Telmo Museoa