–ES–EU–EN

Cañaveral

— 2023, 22’, HD video

Ternuak eta Saint-Pierre eta Mikelunek Puerto Ricorekin bakailao gazituaren arrantzaren, salerosketaren eta kontsumoaren bidez izandako harremana ikertzen bizitza osoa eman ondoren, Manuel Valdés Pizzini bere jatorrietara, haurtzarora, itzuli da dituen obsesioen zergatia aurkitu nahian. Izaera antropologikoko zenbait ahots-oharren bitartez, bere bizitzaren kontakizuna osatu da, zeinetan bakailao gazituaren usain bereizgarriak laguntzen baitu duela gutxiko Puerto Ricoko historiaren parte garrantzitsu bat argitzen.

"Kaixo, Manuel, zer moduz zaude? Espero dut dena ondo jarraitzea Mayagüezen.

Hemen nauzu, Puerto Ricotik itzuli ostean, gure grabazioak berrikusten, egitura bat aurkitu nahian, zentzu bat.

Uharte argitsu hori Lurreko lekurik ilunetako bat ere izan da.

Elkarrekin grabatu ditugun materialak artxibo historikoarekin uztartzeko beharra sentitzen dut orain.

Ekarpenen bat egin badezakezu, ziur halaxe dela, oso erabilgarria litzateke horrekin batera materialen edukia azaltzen lagunduko duten ahots-oharrak bidaltzea.

Gure artean Ternuako bakailao gazituaren lotura daukagun arren, Puerto Ricoko kanaberadiei buruzko nire ezjakintasuna dela eta, konbentzituta nago ez nintzatekeela ohartuko bai “lurrari” bai “lurraldeari” eragiten dieten ñabardurarik aipagarrienez.

Hasteko, oinarrietara jo dezakegu: nora iristen zen bakailaoa, nork kontsumitzen zuen, nola eta non…

Besterik gabe, besarkada handi bat.

Zaindu".

(...)

"Mayagüezen Cabo Rojoko gatzagetan hartu nuen gatz-harri zati batekin jolasean ari nintzela egin nuen grabazioa aurkitu berri dut.

Arrazoiren batengatik egin nuen grabazio hori iradokitzailea iruditu zait orain.

Izan ere, bitxia da Puerto Ricon bertan, zehazki, europarrek, gatza erauztea eta esportatzea Ternuako bakailaoa gazitzeko, ondoren kanabera-plantazioetan kontsumitzen zena."

(...)

"Mila esker, Manuel, kanaberadiei eta Ternuatik ekarritako bakailao gazituari buruzko zure ezagutzak eta ikuspegia partekatzeagatik.

Ez dakit… agian nahiko duzu gogoeta batekin ixtea.

Hala ere, jarraituko dugu hitz egiten, zalantzarik ez.

Susmoa daukat…

Izua… izua…"

Gidoia eta ikerketa antropologikoa:

MANUEL VALDÉS PIZZINI

MIKEL OTXOTEKO

 

1. kameraria:

EFRAIN FIGUEROA

 

2. kameraria:

MIKEL OTXOTEKO

 

Zuzendaritza:

MIKEL OTXOTEKO

 

Finantzaketa: Donostiako San Telmo Museoa, Sea Grant programa eta Puerto Ricoko Unibertsitateko Itsasertzeko Azterketen Diziplinarteko Zentroa